Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan
ezarpen handia duen Euskadiko Kutxa Kreditu Kooperatiba, Mondragon
Corporacion Cooperativako (MCC) Finantza Dibisiokoa hedapen-prozesuan dago murgilduta
orain dela urte batzuetatik hona eta horri esker sukurtsal-sare
zabala sortu du Madril, Bartzelona, Burgos, Valladolid, Palentzia, Leon, Salamanka, Zamora, Errioxa, Zaragoza, Huesca, Kantabria eta Asturias-en.
Datozen urteetan, hedapen-plan horren barruan, adierazitako
guneetan sukurtsal-kopurua handitzeaz gain, sukurtsal berriak irekiko
ditugu beste probintzia mugakideetan.
Proiektu horri erantzuteko, ondorengo baldintzak betetzen dituzten
langileak behar ditugu: Enpresa Zientzietan, Ekonomian, Enpresen
Zuzendaritza eta Administrazioan edo Zuzenbidean Diplomatura edo
Lizentziatura duten bi sexuetako pertsonak, aipatu diren probintzietakoak
izan edo horietan bizi direnak eta profil komertziala, salmentarako
trebetasuna eta talde-lanerako gaitasuna dutenak. |