Caja Laboral - Euskadiko Kutxa

Etxea, Kepa Junkera

Home | Segurtasun oharrak


<<  itzuli

OINARRIZKO GOMENDIOAK, CAJA LABORAL NET SEGURU ERABILTZEKO

Euskadiko Kutxaren Interneteko sukurtsalaren bidez jarduten duzunean, bitarteko segurua ari zara erabiltzen. Dena den, zure gakoen konfidentzialtasuna bermatzeko, behar-beharrezkoa da zure laguntza. Hortaz, ingurune horretatik kanpo jarduten duzunean, honako gomendio hauek bete behar dituzu.

Caja Laboral Neten bidez egiten diren eragiketen segurtasunari begira, ez eman zure datuak eta gako pertsonalak orrialde seguruetatik kanpo.

Caja Laboral Neten orrialde seguruen helbide guztiek “s” bat dute (segurua) eta https://www.cajalaboral.com hasten dira.

Datu edo gako pertsonalak erabili behar badituzu, egiaztatu orrialde seguruaren ziurtagiriaren indarraldia eta titulartasuna, nabigatzailearen barran dagoen giltzarrapoaren gainean sakatuta.

Ez fidatu e-mailetan edo banner-etan txertatutako Caja Laboral Neten sartzeko estekez. Erabiltzen badituzu, ziurtatu ezazu helbide zuzena daramatela (http://www.cajalaboral.com).

Inoiz ere ez esan inori zure segurtasun-gakoak, eta aldiro-aldiro aldatu egin behar dituzu, baina kontu izan ez dutela arruntak edo erraz asmatzeko modukoak izan behar.

Ezabatu ezazu zure ordenagailuko aurrememoria edo cache memoria, ordenagailua beste pertsona batzuek erabili behar badute edo toki publikoan badago. Caja Laboral Neteko saioa bukatzeko, sakatu ezazu beti goiko menuan CLNETIK IRTEN dagoen botoian.

Zure gakoen konfidentzialtasuna zaindu behar duzu, ordenagailuaren segurtasuna babestuta. Horretarako, antibirusa instalatu behar duzu eta etengabe aktibatuta eduki. Ez instalatu inoiz ere software ezezagunik edo zalantzazkorik.

 

Euskadiko Kutxak ez dizu INOIZ ERE datu pertsonalik eskatuko, ez posta elektroniko bidez, ez Caja Laboral Neten inguru segurutik aparte.
Zalantza baduzu, deitu Bezeroen Arretarako Zerbitzura (901 333 444)